Tour Down Under: Lafuentek mendiko lidergoa kendu dio Irizarri

Xabier Urtzelai 2009ko urt. 23a, 11:09
Txirrindularitzako urteko lehen proba garrantzitsuan esku hartzen dabil Markel Irizar (Euskaltel-Euskadi), Australiako Tour Down Under lasterketan. Oñatikoa podiumera igo zen atzo –hirugarren etapa–, mendiko sariaren mailota janztera, baina gaur Andoni Lafuentek aurrea hartu dio: "Ea bietako batek irabazten dugun".

Euskaltel-Euskadiko ziklistak indartsu dabiltza Tour Dowm Under proban, mendiko sarian talde laranjako bi ordezkari daudelako sailkapenean agintzen. Atzo Oñatikoarendako izan zen mendiko saria, eta podiumean ikusi ahal izan genuen mailota janzten. Hauxe proba amaitutakoan Irizarrek labur-labur adierazitakoa: "Denbora gutxirekin nabil, hortan, Zubeldiak esaten duen moduan, motzean joango naiz. Irteeratik maldan gora joan gara, topera. Rogers, Armstrong, O'Grady eta Luis Leonek ihesaldia egin eta eurekin joan naiz. Oso azkar joan gara, eta lehenengo mendatea lehen postuan igaro dut. Gero, 40 kilometroren faltan atzetik zetorren talde batek harrapatu egin gaitu eta hurrengo mendatean laugarrena izan naiz. Orain momentuan Lafuentererik berdinduta nago; ea mailot hori bietako batek irabazten dugun".

Gaur, berriz, laugarren etapa egin dute. Allan Davis (Quick Step) izan da azkarrena (3.29.35) eta 33. postuan helmugaratu da Markel Irizar (Euskaltel-Euskadi). Haren taldekide Andoni Lafuente hirugarrena izan da etapan egon den mendate bakarrean eta horri esker mendiko sariko lider da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak