Topaguneko film laburren zirkuitua gaur, eguaztena, iritsiko da gurera

Mirian Biteri 2008ko api. 16a, 10:38
Arrasateko Kulturaten egingo du lehenengo geldiunea, 19:00etan. Bergarako Aroztegi aretoak hartuko du hurrengo emanaldia, eguenean. Maiatzaren 13an, berriz, Aretxabaletan izango da.

Bosgarren aldia da Euskara Elkarteek eta Topaguneak euskarazko film laburren zirkuitua elkarlanean antolatzen dutela. Euskaldunek egindako zineaz gozatzeko aukera eskaintzen du ekimen horrek.

Hamar film

Edizio honetan hamar film aurkezten dira eta aurreko urteekin alderatuta, hainbat berezitasun ditu zirkuituak. Hamar filmetako hiru, Topaguneak, urtero antolatzen duen Ikus-entzunezkoen Rallyan sortu eta saritutakoak dira; azken urteetako bana.

Zirkuitua apirilaren 3an jarri zuten martxan eta maiatzaren 15era bitartean zeregin horretan jarraituko dute. Egun horietan hogeita hemezortzi herrietan ikusi ahal izango dira film laburrak. Tartean, Arrasaten, Bergaran eta Aretxabaletan. 

Esan bezala, Arrasaten izango da gaur, apirilak 16, lehenengo emanaldia, Kulturaten, 19:00etan. Honako film laburrak ikusi ahal izango dira: Unrest, All About Eyes, Columba Palumbus, Azken Trena, Itzalak, Momorro, Ardauaren negarra, Anteojodunak, Zeruari eta Bestaldean. Jarraian, Anteojodunak film laburreko Kalageli taldekoak izango dira solasean.

Eguenean, berriz, Bergarako Aroztegi aretoan ikusi ahal izango dira esandako filmak, 20:30ean.

Aretxabaletatik ere pasako da zirkuitua. Baina, hara joan behar direnek maiatzaren 13ra arte itxaron beharko dute. Udaletxe zaharrean izango da ikuskizuna, 21:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak