Topaguneak ez du dirulaguntzarik jasoko

Jasone Zabala 2009ko otsailaren 16a

Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi berri du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa eta hark antolatzen duen Kultur Errota kultura zirkuitua diruz laguntzeko hitzarmena. Hori dela eta, Topaguneak Aldundiaren erabakiaren gainean balorazioa egingo du eta horren aurrean abiatuko dituen ekimenen berri ere emateko asmoa dauka.

Prentsaurrekoa bihar

Hala, horren guztiorren berri emateko prentsaurrekoa egingo dute bihar, otsailak 17, 11:00etan, Donostiako Kafe Antzokian. Honako hauek izango dira prentsaurrekoan: Topaguneko zuzendari Jasone Mendizabal, Andoni Tolosa Morau idazle eta musikaria, eta hainbat euskara elkarteetako ordezkariak, besteak beste.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak