Spraikada aldizkarirako ideia iaz sortu zen izen bereko lehiaketako hainbat parte hartzaileen eskutik. Maiztasun finkorik gabeko agerkaria da; bultzatzaileek ez dute alboratzen aurrerantzean, beste aleren bat kaleratzea. Gazteek, hasieratik bukaeraraino bultzatu eta egindako proiektua da. 68 koloretako orri ditu. Topagunea eta Spraikada webgunetan dago aldizkaria eskuragarri.
Topaguneak bultzatutako Spraikada, Euskal Herriko graffiti lehiaketaren 6.edizioa, zapatuan, Mutrikun izango da. Aipatutako lehiaketaz gain, tailerrak eta musika ikuskizunak ere izango dira.