Parte-hartzaileek, egun bakarrean, taldeka zein bakarka, hiru minutuko ikus-entzunezkoa egin beharko dute. Lehiakideek 09:00etatik 19:00ak bitartean ekoitzi beharko dituzte lanak.
Edizio lanak kafe antzokian egin ahal izango dira, baina aparailu guztiak lehiakideek eraman beharko dituzte. Aurkeztutako lanak jendaurrean erakutsi ondoren, sarien banaketa egingo dute; 1.500, 1.200 eta 900 euroko sariak eramango dituzte garaileek.
Lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea azaroaren 27ra bitartean dago zabalik. Parte hartzeko, www.topagunea.org/rallya blogean dagoen fitxa bete beharko da eta gazteak2@topagunea.com helbidera bidali. Talde kopurua mugatua da.