Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Goiatz Arana Begiristain 2010ko ira. 9a, 18:10
Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Jasone Mendizabal Topaguneko, Euskara Elkarteen Federazioko zuzendariak izenpetu dute hitzarmena, Topagunearen Bilboko egoitzan. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 70.000 € bideratuko ditu Topaguneak 2010ean aurrera eramango dituen Mintzalagun mintzapraktika programak bultzatzeko.

Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Topagunea zoriondu du egiten duen lanagatik. Bere hitzetan, Mintzalagun egitasmoa jardunbide benetan interesgarria da eta Eusko Jaurlaritzak proiektua zabaltzeko bidea egin nahi du, saioak indartuz. Gaineratu du euskararen erabilera bultzatzea dutela helburu, bereziki, esparru ez formaletan.

Topaguneko zuzendariak azpimarratu du egun 3405 lagun daudela Mintzalagun proiektuan izena emanda, eta kopurua hirukoiztu egin dela programa –duela 5 urte– martxan jarri zutenetik. Adierazi du funtsezkoa dela elkarkidetza, eta eskerrak eman dizkio Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari emandako konfiantzagatik.

Jasotako 70.000 euroak matrikulazio kanpainara, dinamizatzaileentzako formazio saioetara, Mintza Egunaren antolakuntzara edota mintzapraktika.org webgunearen mantenura bideratuko ditu Topaguneak. Jasone Mendizabal zuzendariak aurreratu du baita ere abendura bitartean hainbat plan pilotu jarriko dituztela martxan: euskaratik urrun bizi direnak euskarara hurbiltzeko Auzoko egitasmoarekin lotuta, esaterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak