Topaguneak 10. urtemugako ospakizunak aurkeztu ditu

Leire Kortabarria 2007ko mar. 27a, 11:00
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak hamar urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko ekitaldiak aurkeztu zituen federazioak egin berri duen batzar nagusian.

Hain zuzen, hiru ekitaldi nagusi egingo dituzte:

  • Maiatzaren 24an, Durangon, hor aurkeztu zelako Topagunea 1997an. Bazkideendako ospakizuna egingo dute han.
  • Ekainaren 16an, Bilboko Zazpi Kaleetara aterako dute Kultur Errota areto txikietarako ikuskizunak antolatzeko ekimena.
  • Azaroaren 23an eta 24an, jardunaldiak egingo dituzte Donostian, urteotako lana aztertzeko eta erronkak finkatzeko.

Txatxilipurdikoa

Aipatzekoa da Zuzendaritza Batzordea berritu dutela eta bi kide berrietako bat debagoiendarra dela: Elena Herrarte, Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko ordezkaria.

Balantzea

Iazko balantzea ere egin zuen Topaguneak. Bereziki azpimarratu zituzten mintzapraktika hartzen ari den garrantzia; kulturgintzako asmo berriak, tokiko hedabideetan egiten ari diren hausnarketa eta lurraldez lurraldeko asmo berriak ere izan zituzten berbagai, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak