Mondragon Unibertsitateak etorkizun hurbileko errealitatera gerturatu gura izan du jardunaldiokin. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak duela gutxi onartu du tokiko telebistak digitalizatzeko dekretua. Horren arabera zehaztu dituzte sistema berria barneratu gura dutenendako baldintzak eta betebeharrak.
HUHEZIko ikasleei zuzendutako hiltzaldien helburua bikoitza izan da: batetik, ikasleei gerturatzea tokiko telebistaren inguruko gaia, eta, bestetik, argi pixka bat egitea tokiko telebista digitalaren inguruan.