Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egin ez duten ziklomotorrak detektatzeko kanpaina bihartik

Goiatz Arana Begiristain 2010eko abuztuaren 31

Azterketa egiteko betebeharra izan bai, baina egin ez duten ziklomotor edo motozikletak (%74 inguru) antzeman eta gidariak zigortuko dituzte.

Ziklomotorrek ibilgailuen %6 osatzen dute eta ehun zirkulazio-istriputatik hamazortzitan egoten dira inplikatuta; 15 eta 17 urte bitartekoak izaten dira biktimak; eta ezbehar horien ondorioz ospitaleratzen dituztenen %70ek bizi osorako tratamendua behar izaten dute edo, gutxienez, denbora luzez.

2008. urteaz geroztik, ziklomotorrek nahitaezko azterketa teknikoa egin behar dute EAEn. Matrikulaziotik kontatzen hasita, hiru urteren buruan, pasa behar dute lehendabizikoz; eta behin lehen kontrol hori eginda, bi urtean behin.

Bihar, eguaztena, irailak 1, martxan jarriko duten kanpainaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak azterketa honek duen garrantziaz kontzientziatu nahi ditu gidariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak