The wet Band, Norman eta Adi Holden finalean

Maider Arregi 2008ko abe. 22a, 18:07

Mutrikuko The Wet Band, Eibarko Norman eta Bergarako Adi Holden musika taldeak lehiatuko dira urtarrilaren 16ko Danbakako finalean, Elgetan. Maila bikaina erakutsi dute 24 taldeek, eta azkenean epaimahaiak aipatutako taldeak aukeratu ditu finalerako.

Epaimahaiaren arrazoiak


The Wet Band

 


"Bete egin zuen kontzertuak, gutxitik gehiagora joan da. Azpimarragarria gitarra jotzailearen lana, tresnari probetxu guztia atera zion. Kantariak ere ahots berezia du, distiraduna eta erregistro zabalekoa. Kantu bakoitza bakarrik defendatzen da eta bikain ezkondu zituzten estiloak. Kantuz kantu, melodia zaindu eta txukun jantzi zituzten abestiak".
Norman



"Potentzia handiko taldea: aberatsak erritmikoki eta irmoki indartsuak. Ahotsa pertsonala eta testura handikoa. Zurrunbiloa guztiaren jabe egin eta ohikoari beste buelta bat eman zioten. Aurreikuspen guztiak gainditu zituzten; ez zuten inor epel utzi. Loratuegia izan barik ere,  eraginkorrak dira instrumentu guztiekin eta baita konposizioan ere".

Adi Holden



"Eszenaratzea, basatia eta muturrekoa. Emanaldia, ongi egituratua eta intentsitate handikoa. Abeslaria animalia da eta kantuak eta taldea bera muturrera eroan zituen. Kantu berean gai dira une baten zati melodikotik berehala entzuleen azala urratzeko. Ikuskizuna eskaini eta klimaxa ukitu zuten. Eromen kontrolatua taula gainean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak