The Wet Band, diskoa grabatzen Shot! estudioan

Julen Iriondo 2009ko ira. 25a, 13:46
The Wet Band, Danbaka musika lehiaketako hirugarren edizioko talde irabazlea, diskoa grabatzen ari da Arrasateko Shot! estudioan. 12 kantu izango ditu Mutrikuko taldearen lehen diskoa izango denak, eta taldekide berri batekin, kantu eta soinu berriak gehitu dizkiete Danbakan aurkeztutakoei.

Buru-belarri ari dira The Wet Band taldeko kideak Arrasateko Shot! estudioan euren aurreneko lan luzea izango dena grabatzen. Danbaka musika lehiaketaren hirugarren edizioa irabazi eta diskoa grabatzeko aukera jaso zuten saritzat, eta 12 abestidun lana izango da emaitza. Ahotsa eta gitarra, baxu eta bateria doinuak jartzen dituzten lehengo lau kideei Endika Kerejeta saxofoi eta teklatu jolea batu zaie, eta Danbakan aurkeztu zituzten sei kantuei beste hainbeste berri.

Kantu berriak zaharrak baino gogorragoak dira, oro har, taldekideen esanetan. Soul, metal eta pop doinuak nahastuko dituzte, besteak beste, diskoan. Teklatuak lehengo kantuendako "koltxoi" bezala balioko omen du, oinarri moduan, "atmosfera sortzeko".
Saxofoiak, berriz, Ainara abeslariaren ahotsaren epeltasuna lagundu eta hari distira emango diola uste dute taldekideek. Ingelesez abestutakoak izango dira The Wet Banden diskoko kantuak, euskarazko bat izan ezik, eta gaiak eguneroko bizitzakoak, protestaren batzuk ere tarteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak