Denayed talde donostiarra garaile Musika Moderno lehiaketan

Maider Arregi 2010ko api. 25a, 22:15
Denayed taldearen freskotasuna, indarra, eszenaratzea eta musikari guztien maila bikaina hartu dute kontuan epai mahaiko kideek. Ikuslearen saria, berriz, Soraluzeko Game Over taldearendako izan da.

Rockak, popak, bluesak eta soulak jantzi zituen atzo, domeka, Zabalotegiko hormak. Iaz martxan jarri zen lehen aldiz Musika Moderno lehiaketa, eta aurten, parte-hartze eta maila handiagoa erakutsi du. Gitarra elektrikoa, baxua, pianoa...izan zuten askok lagun.

14 talde zuzenean

Gipuzkoa osotik etorriak, oso estilo ezberdineko 14 taldek eskaini zuten zuzenekoa Zabalotegiko agertokian. Urduritasunari eta sentimenduei aurre eginez, zuzeneko bikainak izan ziren entzungai. Marije Ugalde Musika Eskolako zuzendariak azaldu moduan, maila ezin hobea erakutsi zuten gazteek. "Maila altua benetan, eta giroa oso polita izan da. Estilo ezberdinak izan dira entzunagi eta bertaratutakoek disfrutatu, goxatu egin dute askotariko musika estiloekin".

Donostiarrak garaile

Denayed talde gazteak txalo zaparradak eragin zituen. Eurendako izan zen sari nagusia. "Martxa polita jarri dute taula gainean. Abeslariak txundituta utzi du publikoa. Piano-jotzaileak eta gitarra-jotzailearen lana ere txalotzeko modukoa izan da. Esan sekulako eszenaratzea dutela eta epaimahaiak hori ere baloratu duela. Denak dira musikari oso  gazteak, baina apartak", azaldu zuen Ugaldek.
Ikusleak ere gustukoena aukeratu zuen eta sari hori, Soraluzeko Game Over taldearendako izan zen.

Ikusitako harrera kontuan izanda, hurrengo urtera begira , hirugarrenez, Musika Moderno lehiaketa egitea da asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak