Eguena eta egubakoitza izango dira egunik hotzenak eta elurra beheren egingo duen egunak. Eguenean bertan ekaitz arriskua egongo da eta goizaldean 300 metrotara egin dezake elurra, egunean zehar 200 metrotara eta iluntzerako 100 metrotan. Egubakoitzean egun guztian zehar egongo da elur-maila 100 metrotan eta ekaitzerako arriskua ere egongo da.
Bidezaintza prest
Iragarpena horrela, Foru Aldunditik ere iragarri dute gertu daukatela neguko bidezaintza dispositiboa. AP-1a dela-eta areagotu egingo dituzte makinak eta zerbitzuak, hala, Arrasate eta Araba artean 6 makina egongo dira elurra kentzeko. Gure ibarrean Arlabanen, Gatzagan, Kanpanzarren eta Elgetan egongo dira makinak eta Elorregiko biltegian 2.100 tona gatz daude prest.