Debagoiendarrek telefono zenbaki hau erabiltzeko iraila bukaera arte edota urria arte itxaron beharko dute. Dena den Goierrin hil onen bukaeran martxan izango da 943 400 500 telefono zenbakia. Hasieran Donostian ere zenbaki berdina jartzeko helburua zeukan Diputazioak. Baina, taxi enpresan ezberdinak izateak dakarren konplexidadea dela eta azkenean ezinezkoa izan dela adierazi dute. Beraz, Donostiako bi taxi enpresen telefonoak mantenduko dira.