Julio Linares Telefonicako kontseilari delegatuak adierazi duenez, gaur egungo eredua krisian dago. Datuen trafikoak gora egin duen heinean, sarea mantentzeko kostuaren eta diru sarreren arteko oreka apurtu egin dela dio. Sarearen erabilera gainera, areagotu egin da telefono mugikorrekin. Horrek erabiltzaile ezberdinek egiten duten interneten erabilera areagotu egin du. Orain arte, tarifa finkoa zuten guztiek berdin ordaintzen zuten sarea, gehiago edo gutxiago erabili, eta era horretan, erabiltzaile ertainek, erabilera intentsiboa egiten duten pertsonen gastua ordaintzen dutela adierazi du Linaresek. Hala, tarifa finkoa eta edukietarako mugagabeko sarbidea kentzeko asmoa azaldu du.