Telebista Interneten aztertuko da HUHEZIko Komunikaldietan

Maider Arregi 2010ko mar. 8a, 19:54
Martxoaren 10ean, eguaztenean, Komunikaldiak egingo dira HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, eta oraingo honetan, gaia izango da Telebista Interneten. Komunikaldiak plaza bat dira unibertsitatea eta mundu profesionala gerturatzeko, eta zuzenduta daude komunikazioa ikasten ari diren ikasleei, hedabideetako eta enpresetako profesionalei nahiz komunikazio aditu eta ekoiztetxeetan dihardutenei. Aurtengoa Komunikaldien V. aldia izango da. Jarraian duzue egitaraua:

Egitaraua


Aitor Arregiren gidaritzapean eta Amaia Txintxurretaren laguntzarekin,
talde antolatzaileak honako egitaraua prestatu du:

09:00 Aurkezpena eta ongi etorria: Iosu Zabala

09:15 Ruben Sanchez: Telebista Interneten (ezaugarriak, bilakaera,
adibideak, joerak...).

10:30 Atsedena

11:00 Mahai-ingurua: zenbait adibide. Moderatzaile: Amaia Pavon:

Kaixo Frankie (Opensource proiekturen dinamizatzailea) Louis Philippe Dominguez

Lost in TV (kultur agenda) Ruben Sanchez

Gonzalomartin.tv (ikus-entzunezko industria berria) Gonzalo Martín

13:00 Bazkaria

15:30 Mahai-ingurua: adibideak, euskaraz. Moderatzaile: Gorka Julio

Goiena Telebista (Iban Arantzabal)

Bertsoa.com (Jexux Mari Irazu)

ETB3 (Iñako Gurrutxaga)


Izena emateko bidali mezu bat helbide honetara: sarrera@huhezi.edu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak