Teknologia berriak aztergai Goieskolaren jardunaldietan

Julen Iriondo 2010ko api. 14a, 15:45
Teknologiaz hezi, munduan hazi izeneko jardunaldiak egingo ditu Goieskolak Arrasaten datorren astean. Goieskola osatzen duten Debagoieneko ikastetxe publikoek teknologia berrien inguruan duten esperientzia trukatu eta kanpoko adituen ekarpena ere jasoko dute jardunaldiotan.

 

Apirilaren 21ean eta 22an izango dira Goieskolaren jardunaldiak, Arrasateko Kulturaten.

Goieskolako ikastetxe publikoetako arduradunek teknologia berrien alorrean euren esperientzia kontatzeaz gain, kanpoko adituen saioak ere izango dira jardunaldiotan. Jordi Adell kataluniarrak, adibidez, teknologia berrien aplikazio didaktikoen eta web 2.0 tresnen gainean jardungo du. Jardunaldietan jorratuko dituzten beste gai batzuk dira webquestak, blogak eta liburu digitalak. Hizlarien artean izango dira, berriz, Koldo Etxeberria Eibarko Berritzeguneko aholkularia, Xabier Mujika IKT programaren aholkularia eta Maria Luisa Garcia, Jaurlaritzaren Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.

Datorren asteko jardunaldiak irekiak izango dira, interesa duen edonork hartu ahal izango du parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak