Arrasateko kultura etxe berriko klaustroan izango da urteurren jaia, abenduaren 13an, asteazkenean, 18:30ean. Bertan izango dira, Ed Freyfogle Yahooko bilaketa arduraduna izana, eta Iban Zaldua, 2006. urteko Euskadi literatur sariduna.
Lehiaketa martxan dago: blog mezurik onena euskal blog batean. Mezua aurkeztekoa epea abenduaren 11n amaitzen da. iPod bat lehen saritzat, eta aurkezten diren
guztien artean, bi iPod nano zozketatuko dira.