Arrasateko sutearen jatorriari dagokionez azaldu dute oraindik ez dagoela argi zerk eragin duen.
Bailarako azken ordua (20:22)
Inguruko herrietan ere haizea hasi da arazoak sortzen. Adibidez, Aretxabaletan 18:00ak inguruan argi barik geratu dira eta oraindik ere horrelaxe jarraitzen dute. Arrasate eta Aretxabaletako errepide zaharra gainera, itxita dago Takoloko biribilgunetik aurrera zuhaitz bat jausteko arriskuan dagoelako.
Bergaran bestalde, Angiozarrerako bidea eten egin dute arratsaldean hamar zuhaitz jausi direlako eta lekukoek esandakoaren arabera arbolak ezin dira erretiratu beste batzuk gainera jausteko arrisku handia dagoelako.