Sorosleak polizia lanetan ibili behar izaten dira maiz igerilekueetan

Arritxu Barruso 2007ko abu. 22a, 16:20
Uda partean maiz joaten gara igerilekura, baina betetzen al ditugu igerilekuetako barne araudiak? Horixe bera galdetu diogu Sergio Serranori. Bera Arrasateko igerilekuko soroslea da eta aitortu digu askotan polizia lanetan ibili behar izaten dela.

Bainua hartu aurretik dutxatu egin behar garela esan digute beti, baina dutxako ura hotza egoten dela eta nahiago izaten dugu zuzenean igerilekura salto egitea. Jakin dutxatzea oso garrantzitsua dela eta ez bakarrik higiene kontuengatik, baita hidrokuzioa edo liseriketaren mozketa ekiditeko. Heziak eta euren esanahia ere ez omen dugu askotan errespetatzen. Igerilekuetako heziak Osakidetzak ezarritako araudiaren parte dira bainu zonaldea garbi mantentzeko. Beraz heziaren barnealdean ezin da jan, edan, erre edota jantzita ibili.

Kanpoaldean lan egitea eta jendearekin tratu zuzena izatea dira sorosle izatearen alde onak baina Segiok azaldu digu polizia lanetan ibili behar izatea gogorra dela batzuetan.

Eguraldia xelebre samar dabil uda honetan eta igerilekura joateko aukera handirik ez dugu izan. Espero baina hemendik eta udako oporrak bukatu arte igerilekura berriz joan ahal izatea. Beraz hau guztia entzun ostean badakizua bainua hartu aurretik formal formal lehenengo dutxako ur hotzetatik pasatu behar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak