Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eusko jaurlaritzako Hezkuntza Sailak heziketa fisikoko orduak murriztea proposatzen du prestatzen ari den euskal kurrikulumean. Erabaki horren aurka greba egin dute gaur ikastetxeetako heziketa fisikoko irakasleek. Euren hitzetan, soinketako eskolak ez dira behar bezala baloratzen, eta orain orduak murrizteak, etorkizunean desagertzea ekar dezakeela salatzen dute. GOITBko lankideak Borja Moiua Oñatiko Errekalde Herri Eskolako irakaslearekin izan dira grebaren zergatia eta gorputz heziketaren egungo egoeraz berba egiteko.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!