Skype programa euskaratu dute, elkarlanean

Usoa Agirre 2008ko irailaren 12a

Internet bidez telefonoz hitz egiteko eta txateatzeko tresna ezagunena da Skype. Ekimen pertsonal gisa abiatu zuen lana Aitzol Arruabarrena lazkaotarrak, eta Emun kooperatibako lankide batzuen artean itzulpenaren zuzenketa lanak egin ondoren biribildu dute euskaratzea. Hain zuzen ere, Windowserako Skype 3.8 bertsioa da euskaratutakoa.

Skype programa euskaratzeko euskara.lang fitxategia jaitsi behar duzu ordenagailura, eta zure Skype instalaziora egokitu.

Foro honetan aurkituko duzu fitxategia.

Gaztelaniazko instalazio batean nola ezarri behar den instrukzio hauek jaso ditugu:

  1. Kopiatu fitxategia hurrengo direktorioan: Skype duzuen direktorioaren barruan phone izeneko direktorio bat dago. Kopiatu bertan euskara.lang fitxategia. Adibidez: c:/archivos de programa/ Skype/ Phone/
  2. Ondoren, joan Herramientas fitxara eta bertan aukeratu cambiar idioma eta honen barruan beheko partean cargar idioma skype
  3. Euskara.lang fitxategia aukeratu eta eman 'Cargar'-i eta listo!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak