Sindikatuen ustez, datorren martitzeneko greba arrakastatsua izango da

Miren Manias 2010eko ekainaren 25a

Datorren astearterako lan erreformaren aurka egiteko deituta dagoen greba orokorraren harira, Debagoieneko hainbat enpresek eta udalek erabaki dute dagoeneko greba egin edo ez. Goizean eman dute datu horien berri ELA, LAB eta ESK sindikatuetako hainbat ordezkarik Bergaran egindako prentsaurrekoan.

Sindikatuetako ordezkariak pozik agertu dira hainbat komiteetakoek erakutsitako atxikimenduarekin; esan dutenez, greba egiteko nahia azaldu dute gehienek eta sindikatuetako ordezkarien ustetan, datorren martitzeneko greba arrakastatsua izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak