Horrela jakinarazi dute gaur, eguaztena, greba deialdia egin duten ELA, LAB eta ESK sindikatuetako Debagoieneko ordezkariek Arrasaten.
Gogorarazi zuten maiatzaren 21ean piketeak ibiliko direla 05:30ean, eta kale-agerraldia egingo dutela Arrasaten 18:30ean; sindikatuez gain, hainbat gizarte-eragile izango dira, "gizarteko zati handi bat delako kaltetua: gazteak, emakumeak…"
STEE, EHNE eta Hiru sindikatuek ere bere egiten dute deialdia.
"Xantaiari aurre"
Greba egiteko hiru arrazoi nagusi eman zituzten sindikatuok. Batetik, "patronalaren xantaiari aurre egitea" aipatu zuten; bigarren arrazoi nagusi moduan, "politika publikoak aldatzeko" beharra aipatu zuten; eta hirugarren arrazoia da "krisialdi honi aurre egiteko baliabide guztiak exijitzeko" beharra: "ekonomia, lan eta gizarte politikak Euskal Herrian bertan erabaki daitezen", laburtu zuten.