Bestalde, Debagoieneko bidezko merkataritza elkartetik jakinarazi dute Debagoieneko eta Donostiako bidezko merkataritza elkarteak azken urteotan modu koordinatuan dihardutela lanean eta aurrerantzean ere hala segituko dutela. Elkarlan hori sendotzeko, asteburuan Aretxabaletan egin duten bidezko merkataritza azokan Donostiako ordezkaritza ere izan da.
Asteburuaren harira, berriz, bidezko merkataritza oinarri zuten hiru azoka egin dituzte gurean: Arrasateko Aita Menni Ospitalean, Antzuolan eta Aretxabaletan. Bada antolatzaileek ekimenaren oso balorazio positiboa egin eta jakinarazi dute 1.088 euroko salmentak egin dituztela. Hori horrela, eskerrak helarazi gura dizkiete azoka horietan parte hartu zuten guztiei.