Servimasa Soraluze Bergara krosa, bihar

Xabier Urtzelai 2008ko urr. 31a, 12:45
Bihar egingo dute Servimasa Soraluze-Bergara krosaren laugarren ekitaldia (17:00etan Soraluzeko plazan), eta antolatzaileek 300 korrikalari espero dituzte. Iaz 250 lagun animatu ziren, eta biharko probarako antolatzaileek 300 lagun espero dituzte.

Antolatzaileek martitzeneko aurkezpenean onartu moduan, biharko krosera begira dagoeneko dena dute gertu: "Internet bidez egindako izenematea inoiz baino hobeto joan da, eta iaz 253 lagun animatu ziren moduan, aurten 300 lagun espero ditugu", adierazi zuen Aitor Rementeriak.
Parte-hartze horren barruan, antolatzaileek herriko korrikalarien aldeko apustua egin dute: "Ritxar Fernandezek esan digu probara etorriko dela, eta Zuhaitz Ezpeleta etortzea ere gustatuko litzaiguke. Badakigu, baita ere, azken orduan Afrika aldeko hainbat korrikalari ere etor daitezkeela, atletismora ere krisia iritsi delako, eta horrelako lasterketetatako diruarekin egiten dutelako aurrera. Gure asmoa ez da, baina, probara elite mailako korrikalariak bakarrik erakartzea, herriko jendea gura dugu". Hala, herritarren parte-hartzea sustatzeko aurten koadrilendako ere aparteko sari bat egongo da, eta noski, horrek gatz gehiago jarriko dio probari. 

Babesleen garrantzia
Antolatzaileek, gainera, hasieratik eskertu gura izan zuten Bergarako Udalaren eta Servimasaren laguntza: "Argi esan gura dugu euren laguntza barik ezinezkoa izango litzatekeela kros hau egitea".
Antxintxikak 11.500 euroko aurrekontua du proba antolatzeko, eta diru horri esker, besteak beste, korrikalariek txiparekin egingo dute bihar korrika. Horrekin batera, korrikalari guztiei elastiko tekniko bat ere oparituko die Antxintxikak. Bestalde, 16:00etan hasita gaztetxoen lasterketak egingo dituzte Bergaran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak