Sendagaien prezioak merkeago gaurtik aurrera

Amagoia Lasagabaster 2007ko mar. 1a, 09:46
Kontsumitzaileek farmazietan egiten duten gastu publikoa murrizteko asmoz arau berria ezarri du Osasun eta Kontsumo Ministerioak. 4.000 bat sendagairen prezioak merkatuko ditu gaurtik aurrera. Farmazialariek ez dute prezio berrietara egokitzeko denborarik izango eta haserre daude.
Farmazialariak ados daude neurri berriarekin, baina kontua da, prezio berriak egun batetik bestera jarri behar dituztela indarrean eta hori ezinezkoa dela diote. Galera handiak izango dituztela-eta, haserre daude.

6.000 euroko galerak

Araudi berria urtarrilean eman zuten jakitera. Orduan, farmazia gehienek stokean zeuzkaten sendagaiak gutxitzen hasi ziren. Hau da, biltegian prezio zaharrean zeuden sendagaiak saltzen saiatu ziren berriak eskatu gabe. Hala, prezio zaharrean erosi, hau da garesti erosi, eta merke saltzea ekidin dute. Baina, ahalegin hori eginda ere, batezbesteko galerak farmaziako 6.000koa izango direla aurreikusi dute.

Bezeroak ere kaltetuak

Bigarren kaltetua kontsumitzailea bera ere izango da. Izan ere, farmaziek biltegiak husten dabiltzan bitartean sendagai gutxiago izango dituzte momentuan saltzeko. Batzuk bezeroak eskatutako unean eskatu beharko dituzte laborategira.

Prezioen kontuak poliki-poliki zehazten joango dira, baina, arazo ugari dituzte gainditzeko. Laborategi batzuek, gainera, beste neurri bat hartu dute: sendagaiei preziorik ez jartzea kaxetan.

Nahasmena

Farmazialarien iritziz, nahasmena izango da nagusi datozen egunotan. Alde positiboa, farmazietako gastuak behera egingo duela eta hori kontsumitzaileen poltsikoak igarriko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak