Sektore publikoan egin dute greba UGTk eta CCOOk deituta

Miren Manias 2010eko ekainaren 8a

Debagoienean grebak ez du jarraipen handirik izan eta arlo publikoan normaltasunez jardun dute. Debagoieneko Ospitalean, esaterako, ez dute grebaren eraginik igarri.

Hego Euskal Herrian arlo publikoko 180.000 langile inguru zeuden deituta gaurko egun osoko lanuztea egitera, azken asteotan Espainiako, EAEko eta nafar gobernuek iragarri eta onartutako neurriekin ados ez daudela adierazteko.

Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena %50ekoa izan da Hegoaldean eta milaka langile izan dira lanuztea egin dutenak. Eusko Jaurlaritzak dio, berriz, zerbitzu guztiak normaltasunez eskaini dituztela, eta eragina batez ere Justizian sumatu dutela.


Sektore publikoko bigarren greba eguna izan da gaurkoa Hego Euskal Herrian. Maiatzaren 25ean egin zuten lehena ELA, LAB, ESK, STEE-Eilas, HIRU eta EHNE sindikatuek deituta, eta gaurkoa baino jarraipen handiagoa izan zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak