Sei sari irabazi dituzte bailarako baserritarrek Santa Lutzia azokan

Leire Kortabarria 2009ko abe. 15a, 12:47

Gipuzkoako azoka jendetsu eta arrakastatsuenetariko baten, Zumarragan eta Urretxun egiten den Santa Lutzia azokan, bailarako baserritar eta ganaduzaleek sei sari irabazi zituzten domekan.

Talde bakoitzeko bi, hiru edo lau saridun egon ziren. Bailarako saridunak hauek izan ziren:

Zaldi sariketa

Pottoka: Jesus Mendia (Bergara) eta Mendibitzu E.Z. (Aretxabaleta). Bakoitzak 225 euro eta zintzarria irabazi zituen.

Urteko moxala: Jesus Mendia (Bergara). 175 euro eta zintzarria eman zioten.

Fruta eta barazki sariketa

Fruta sariketa (Zumarraga): Angel Arregi (Antzuola). 300 euro eta plaka eman zioten.

Errezil sagar sariketa (Zumarraga): Angel Arregi (Antzuola). 300 euro eta plaka eman zioten.

Barazki sariketa (Urretxu): Joxe Lonbide (Aramaio). 300 euroko saria eskuratu zuen.

Zumarraga eta Urretxuko Santa Lutzia azokaren gaineko informazio gehiago eta saridun guztien zerrenda hemen ikus ditzakezue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak