Foru Aldundiak urte hasieran jarri zituen aurreneko kamerak Donostia eta inguruko herrien arteko zerbitzua ematen duten autobusetan, gero neurri bera zabaltzeko asmoarekin Lurraldebus markarekin Gipuzkoa osoan jarduten duten konpainietara. Gaueko zerbitzuetan zenbait bidaiariren portaera ez da onena izaten, eta horiek saihestea eta gidari zein bidaiarien segurtasuna handitzea da helburua. Ahal bada ez dadila portaera txarrik izan, eta izan ezkero arduradunak identifikatu ahal izatea.
Kontu honen gainean bere iritzia eman zuen duela gutxi Goiena.net-eko blogarietako batek: Demonocrazy - Autorik gabeko eguna kontrolatzen