Sasoi betean Soraluzeko eta Debagoieneko Musika eskolak

Maider Arregi 2010ko api. 24a, 15:00
Amaia antzokia beteta, zazpigarren urtez, Musika Eskoletako gaztetxoek aho bete hortz utzi zuen ikusle bat baino gehiago, atzo, barikuko kontzertuan. Guztira, 110 ikasle aritu ziren taula gainean.

Bigarrenez, Arrasaten egin zuten Debagoieneko eta Soraluzeko Musika Eskolek emanaldia. Amaia antzokia beteta, ordu eta laurdenez, gaztetxoen musikaz gozatzeko aukera izan zuten bertartau zirenek. 8-20 urte bitarteko ikasleek dena eman zuten taulan gainean. Musika alaiak eta erritmoz betetakoak, txalo zaparradak eragin zituen ikusle gazte zein helduen artean.
Arrasate Musikaleko irakasle eta ekintza arduradun Edorta Aiastui, oso gustura azaldu zen gaztetxoek egindako lanarekin. "Gazte askorengan ikusmina piztu zuen emanaldiak eta hori pozgarria da. Adin ezberdineko jendea izan genuen Amaian eta gustura gaure emanaldiak izandako harrerarekin".

Harremanak sustatuz

Musika Eskolek, orain zazpi urte abian jarri zuten ekimenak, sutraiak eman ditu. Helburua, musika ikasteaz gain, harremanak sendotzea ere badela azaldu  zigun Aiastuik. "Gure asmoa, umeek elkar ezagutzea eta besteen lana entzutea ere bada".  "Nahi duenak, musikan aritzeko eta ikasteko aukera dauka. G iro pareganean, harremanak ere sortzen dira gaztetxoen artean eta. Nahi duenak ateak zabalik ditu".

Maila paregabea

Soraluze, Bergara, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Oñatiko Musika Eskoletako ikasleek, jendea zutik jarri zuten. Metal, jazz, folk eta rock doinuek, abesbatzen goxotasunekin bat egin zuten. Amaiera borobila, Bea Asurmendi Arrasate Musikaleko ikasle ohiak eman zion.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak