Santa Ageda bezperan, piano kontzertua Arrasaten

Ubane Madera 2009ko ots. 2a, 16:48
Arrasateko, Eskoriatzako eta Bergarako 46 piano-jolek kontzertua egingo dute Santa Ageda bezperan, eguaztenean, Amaia Udal Antzokian. 18:30ean egin dute hitzordua.

Bakarka edo lau eskutara, kantu klasikoak eta modernoak interpretatuko dituzte eguaztenean Arrasate, Eskoriatza eta Bergarako 46 piano-jolek Amaia Udal Antzokian, 18:30ean hasiko den kontzertuan. Entsegu moduko bat izango da eguazteneko kontzertu hori.

Izan ere, otsailaren 14 eta 15ean Andoainen piano jaialdia egin behar dute. Jaialdi horretan 11 eta 18 urte bitarteko piano ikasleek parte hartuko dute, 921 piano-jolek, guztira; eta tartean izango dira Arrasate, Eskoriatza eta Bergarako 46 piano-joleak. Bada, jaialdi horretarako "motorrak berotzen joateko" pentsatu dute egitea otsailaren 4an kontzertua Arrasaten. Eta jakina, Andoaingo jaialdian interpretatu beharreko piezak joko dituzte Arrasaten.

Andoaingo piano jaialdiari dagokionez, berriz, laugarren aldia egingo dute jaialdi hori. Bastero kultura-gunean egin dute hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak