Bergaran ere ikus daiteke GOITB Lurreko Telebista Digitalean

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mar. 23a, 13:58
Atzo eta gaur artean ipini dituzte digital ekipo berriak San Migeleko dorrean. Horri esker eta telebistak edo antenak egokituta egonez gero, Bergaran ere Goiena Telebistaren seinale digitala jasotzen dute egun.

GOITBk digitalera ematen duen bigarren saltoa da honakoa. Lehenengoa Leintz bailaran eman zuen ekipo digital berriak Muruan kokatuta. Hala, uneotan gure telebistaren seinale digitala jasotzen duten Debagoieneko herriak sei dira; Arrasaten, Aretxabaletan, Eskoriatzan, Gatzagan, Bergara eta Aramaio. Azken honetan seinalea Murutik jasotzen duten etxebizitzetara iristen da seinale digitala. Oraindik ere egokitzapen lanak egin behar dira Gureiako dorrean seinalea bertatik jasotzen dutenendako.

GOITB, 52. kanalean

Bergararrei esan, Lurreko Telebista Digitala ikusi ahal izateko eta deskodetzailea izanez gero 52. kanalean aurkituko duzue Goiena Telebista. Sintonizatzeko probak egin eta Goiena Telebista aurkitzen ez baduzue tekniko batekin ipini beharko zarete harremanetan, arazoa konpondu dezan, eta antenan beharrezko egokitzapenak egin ditzan.

Goienak aurrera jarraitzen du digitalizazioaren bidean. Bigarren saltoa da honakoa, baina gehiago ere etorriko dira, izan ere datozen egunetan, apurka-apurka Goiena Telebistaren seinale Digitala Debagoieneko gainontzeko herrietara iristen joango da. San Migeleko saltoa ezinbestekoa zen Antzuolara eta Elgetara ere seinalea bidaltzeko. Astebete barru edo digitalean ikusi ahalko da Goiena bi herriotan ere.

Hurrengoa, Oñati

Helburua da prozesua ahalik eta azkarren bukatzea eta Goiena Telebista laster Debagoiena osoan Lurreko Telebista Digitalaren bitartez ikusi ahal izatea.

Oñatiko saltoa ere prestatzen dihardugu. Gure teknikoak ari dira dagoeneko Belar antenarako ekipo digitalak prestatzen. Aurreikuspena da hamar bat egun barru guztia prest egotea gure seinale digitala Oñatira ere iristeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak