San Jordi eguna ospatu dute gaur Kanpanzarren

Mirian Biteri 2010ko api. 18a, 23:18
San Jordi eguna ospatzeko egun paregabea izan dute gaur Euskal Herrian bizi diren katalanek. Kanpanzarren zuten hitzordua. Aurten, 38 lagun inguru elkartu dira.

12:30ean zuten hitzordua egina Kanpanzarren. Apurka Euskal Herri osotik iritsitako 38 lagun biltzen joan ziren topaketan; aurten, lehen aldiz, gainera, 90 urte betetzear dituen eta Debagoienean 60 urte inguru bizitzen daramatzan Rafel izan zen. Bergaran bizi da bera.

Bazkaltzeko ordua iristen zen bitartean, eguzkipean, azken urteko gorabeheren berri izan zuten ezagutzen zirenek; topaketan lehen aldiz parte hartu zutenek elkar ezagutzeko aukera ere izan zuten. Jarraian, Sara merenderuen izan zuten bazkaria. Arratsaldean, Kataluniaren independentzia aldarrikatzen duen banderak zintzilikatu zituzten ingurune horretan.

Datorren urtean aldaketak

Topaketaren gaineko oso balorazio positiboa egin digu Josu Tornay antolatzaileak. Nabarmendu du sendotzen doan ekimena dela hori, Euskal Herri osotik iritsitako gero eta jende gehiagok parte hartzen dutelako. Aipatu du, gainera, dagoeneko hasi direla datorren urteko topaketan pentsatzen, eta, horren harira, aldaketak egongo direla iragarri du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak