'Salbuespen egoerari stop. D3M aurrera' lelopean, eskualde manifestazioa deitu dute zapaturako Arrasaten

Goiatz Arana Begiristain 2009ko otsailaren 4a

Deitzaileek adierazi dute ezkertiar eta abertzaleen proiektu independentista hautestontzietan egongo dela martxoaren 1ean.

Atzo, martitzena,  Arrasateko herritar talde bat Kulturaten batu zen Demokrazia Hiru Milioi plataformari babesa emateko. Gaur egungo egoerak demokrazia faltaren goia jo duela salatu zuten; D3M hauteskundeetatik kanpo uzteko ahalegina da horren adierazle, euren esanetan.

Ahalegin horrek, D3Mren balizko boto emaileekin batera, euskal herritar denak –3 milioi pertsona– kaltetzen dituela adierazi zuten, herritar batzuen eskubideak zapaltzean gainontzekoenak ahultzen, demokrazia maila pobretzen eta duen kalitatea auzitan jartzen direla argudiatuta.

Edonola ere, ezkertiar eta abertzaleen proiektu independentista hautestontzietan izango dela gaineratu zuten.

18:00etan, Seber Altubetik

Zapaturako, otsailak 7, eskualde manifestazioa deitu zuten Arrasaten. 18:00etan aterako da Seber Altubetik, 'Salbuespen egoerari stop. D3M aurrera' leloarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak