Salaketa eta autoinkulpazio kanpaina abiarazi du 18/98+ plataformak

Maider Arregi 2006ko abe. 1a, 09:38
Bildutako sinadurak Audientzia Nazionalera eta Estrasburgoko epaitegira bidaliko dira. Plataformak zapatuan jarriko ditu sinadurak batzeko mahaiak Bergaran eta Arrasaten.

Urtebete pasa da 18/98 epaiketa hasi zenetik. Momentu erabakigarri adela eta auzipetuen eskubide zibil eta politikoen defentsan lanean diharduen plataformak salaketa eta autoinkulpazio kanpaina jarri du martxan. Kanpainak J'ACCUSE du izena. Emile Zola idazle frantziarrak Dreyfus kasuan egin zuen moduan euskal gizartearen autoinkulpazioa lortzea du helburu kanpaina honek.

Mahaiak

Guztion eskubideak defendatzeko, norberaren burua akusatzea da kanpainaren funtsa. Eta horretarako asteburu honetan bertan mahaiak jarriko dituzte Bergara eta Arrasaten 18:30etik aurrera.

Bergaran, herriko plazan izango duzue autoinkulpazio orria betetzeko aukera eta Arrasaten, berriz, Portaloian. Milaka autoinkulpazio jasotzea da kanpainaren helburua. Gero, inkulpazioa eta honekin batera doan akusazioa Audientzia Nazionalera eta Estrasburgoko epaitegira bidaliko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak