Saint Martin de Re Frantziako espetxera martxa, irailaren 18an

Julen Iriondo 2010eko irailaren 8a

Debagoieneko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Frantziako Saint martin de Reko espetxera egingo den martxara deitu ditu bailarako herritarrak. Bertan diren euskal preso politikoei babesa eskaintzeko eta haien eskubideak aldarrikatzeko egingo dute martxa. Espetxe hartan da, besteak beste, Mikel Illarramendi preso oñatiarra. Irailaren 18an izango da Saint Martin de Rerako martxa.

Espetxe aurrean hainbat ekintza egingo dituzte, eta txalaparta, musika eta bertsolariak izango dira besteak beste.

Martxarako deialdia egiteko ekitaldian Espainiar eta Frantziar estatuen espetxe politika salatu zuten Debagoieneko amnistiaren aldeko mugimenduko kideek, eta presoak euren eskubideen jabe euskal herriratu ditzatela eta preso gaixoak eta kondena beteta dutenak aska ditzatela eskatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak