Saint Jordi eguna ospatuko dute domekan Debagoieneko katalanek

Oihana Elorza Gorostiza 2010ko api. 16a, 13:48

Arrasateko Sara merenderoan bazkaria egingo dute domekan.

Lehen urtean zortzi bat lagun elkartu ziren Saint Jordi eguna ospatzeko baina dagoeneko 40 inguru elkartzen dira. Debagoienekoak ez ezik, Gipuzkoako beste herri batzuetan eta Araba eta Bizkaian bizi diren katalanak ere etortzen dira urtero Arrasatera egun hori ospatzera. Aurten ere Lasarte-Oriatik eta Elorriotik ere badatoz, adibidez.

Nagusiak zein umeak elkartu dira domekako bazkarian. "Guk seme-alabekin katalanez hitz egin arren, eurek aukera gutxi izaten dute euren adineko beste umeekin katalanez hitz egiteko eta horretarako ere izaten da egun hori, umeak umeekin elkartu, elkar ezagutu eta katalanez hitz egiteko", dio Josu Tornayk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak