Bosgarren urtez, Piztu Itxaropena elikagai bilketa egingo dute datorren egubakoitz eta zapatuan Nubi eta Iesbaa elkarteek Aretxabaleta eta Arrasateko supermerkatuetan. Aurten, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, lekaleak eta konpresak bildu gura dituzte.
Jendearen laguntza falta dela eta, bi elkarteek arazoak izan zituzten udan haur sahararrak gurera ekartzeko. Dena den espero dute elikagaien bilketan aurreko urteetako erantzuna jasotzea, eta horretara animatu gura dituzte herritarrak.
Bilketa supermerkatuetan eta ikastetxeetan
Bi zatitan eramango dute aurrera aurten kanpaina. Egubakoitz eta zapatu honetan Arrasate eta Aretxabaletako supermerkatuetan egongo dira, eta urtarriletik aurrera, Oñatikoetan. Honetaz gainera, ikastetxeetan ere bilduko dituzte elikagaiak, baina hori ere urtarriletik aurrera izango da.