Saharar umeak udan hartzeko deia egin du Fronte Polisarioak

Jon Berezibar 2008ko martxoaren 17a

'Oporrak Bakean' programaren barruan, Fronte Polisarioak deialdia egin du udan Saharako umeak hartzeko gertu dauden familiendako. Udaletako gizarte zerbitzuen bidez; eskaerak, apirilaren 10a baino lehen egin behar dira. Bestalde, Nubi, Bubishser eta Iesbaa elkarteek datozen asteetan egingo dituzte deialdiak. Oporrak Bakean programaren barruan haurrak ekarri gura dituzte udan. Hain zuzen, azken urteotan umeak hartu dituztenetako batzuk bidaia egingo dute Aste Santuan Saharara. Hain zuzen, Bergarako eta Antzuolako bederatzi lagun doaz, bihartik martxoaren 25era arte. Bederatzi lagun doaz eta Aretxabaletako eta Bergarako beste lagun batzuk ere joango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak