Nubiko Agurne Juldainek honako hitzak esan zizkigun: "Saharako arazoa ez da inondik inora konpondu: herrialdearen askatasun nahia ez errespetatzeaz gain, 68 preso politiko eta 526 desagertutako daude".
Eguenean, Oñatin, Saharako maratoia izan zuten berbagai hitzaldian, eta horren ostean, kontzentrazioa egin zuten.
Egubakoitzean, berriz, kontzentrazio jendetsua egin zuten Arrasaten. Nubi eta Iesbaako kideek azaldu ziguten Aminatou askatu bezain laster, Marokoko poliziak El Aaiun eta Agachin jende ugari atxilotu, kolpatu eta sakelakoak eta argazki kamerak kendu zizkietela, lekukorik ez egoteko.