Aste bukaerako kultura agenda

Maider Arregi 2008ko mar. 28a, 10:43
Gaur, barikua eta aste bukaerarako ekintzan ugari daude gure ibarrean. Musikaz, antzerkiaz, erakusketez, film emanaldiez edota ospakizunekin gozatzeko aukera izango da. Hona hemen prestatutako kultura agenda:

Musika

Oñati
V. Oñatiko Bertsolari Txapelketako irabazlea bihar erabakiko da  Arrano elkartean, 18:00etan. Joseba Lasagabaster, Ander Lizarralde, Joseba Igartua Urze, Xabier Paskual, Beñat Alberdi eta Endika Ruiz ibiliko dira lehian.
Bergara

Bergarako eskubaloi taldeak antolatuta, Royal Canal taldearen kontzertua bihar, gaztetxean, 22:30ean. Soldados delako mini-LPa gertatu dute, sei abestirekin, eta 250 ale aterako dituzte. Mermaid taldeko kide ohiek osatzen dute. Bestalde, Electric Riders eta Bergarako Folsom Four taldeek joko dute.
Eskoriatza

'Garage rock'-a egingo du Los Ajustadores taldeak emanaldia egingo du apirilaren 4an, Inkernu tabernan, 22:30ean. Rock klasikoa bluesarekin edo rock garaikidearekin bateratzen dute taldekoek.
Arrasate
Zea Mays eta Anger taldeen kontzertua egongo da apirilaren 4an, 3.60 aretoan, 23:00etan.

Antzerkia

Oñati, Eskoriatza
Ikusi Makusi antzerki taldeak emanaldia egingo du. Pake Leku erretiratuen elkarteko Ikusi Makusi taldeak Bidaia bat egingo dugu delako antzezlana egingo du bihar, zapatua, Oñatin; datorren egubakoitzean, hilak 4, Eskoriatzan egingo dute, hori gaztelaniaz. Oñatin, Santa Ana antzokian, 22:00etan; Eskoriatzan, unibertsitatean, 19:00etan.
Eskoriatza
Umeendako 'Sumatuz…' ikuskizuna egingo dute. 0-2 urte arteko umeei zuzenduta dago eta Arizmendik antolatu du. Herritar guztioi zabalik dago. Egubakoitzean, apirilak 4, Jose Arana gunean, 18:00etan.
Arrasate
Inprobisazio emanaldia egongo da Iamai kafetegian.
Kike Matilla Valladolideko umorezko aktoreak inprobisazio emanaldia egingo du Kontzezino kaleko Iamai kafetegian.
Datorren egubakoitzean, apirilak 4, Ikatastrofen Teatro antzerki taldeak 4 razones para ser Jenny Monzón delako antzezlana egingo du. Gaur, egubakoitza, gauerdian.
Elgeta
'Sexo gratis' antzezlanerako sarrera eros daiteke Espaloian, 11 eurotan bazkideek eta 14 eurotan gainerakoek. Antzezlana apirilaren 4an, egubakoitza, izango da, 22:30ean.
Oñati

Grönholm metodoa delako antzezlana egingo du Txalo antzerki taldeak apirilaren 5ean, Santa Ana antzokian, 22:30ean. Sarrerak salgai daude dagoeneko kultura etxean, 10 eurotan.
Arrasate
'Gixonak' antzezlana egingo du antzerkizaleen talde batek etzi, domeka. Tonu ironiko, zuzen eta samurrean idatzitako gizonen gaineko hiru testutan oinarrituta dago. Emakume Txokoak antolatu du. Etzi da, Amaia antzokian, 19:30ean.

Erakusketak

Bergara
Cele Otañoren erakusketa osatuena ikusteko aukera.
Cele Otaño Bergaran hilobiratua dagoen artistaren erakusketa dago Aroztegi aretoan. Karikaturak, oliozko margoak, grabatuak eta kolonaurreko zeramikak dira. Domeka da erakusketa bisitatzeko azkeneko eguna.
Datorren egubakoitzean, apirilak 4, beste erakusketa bat inauguratuko dute: Fernando Azkargorta margolari bergararraren lanak egongo dira apirilaren 4tik 20ra bitartean.
Gaur, egubakoitza: 18:00-20:30; bihar, zapatua: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; etzi, domeka: 12:00-14:00.
Bergara
Kute Erdabideren margolanak daude Nahikari tabernan
Kute Erdabidek 14 lan ipini ditu erakusgai Nahikari tabernan. Akuarelak dira, eta Euskal Herriko txokoak hartu ditu gaitzat. Ricardo Azkargortarekin dihardu ikasten. Beart Bergarako arte elkartearekin hainbat taldeko erakusketatan parte hartu du, eta honakoa da bere lehenengo bakarkako erakusketa.
Masterreka kaleko Nahikari tabernan.
Donostia
Manu Muniategiandikoetxearen erakusketa
Manu Muniategiandikoetxea bergararraren Behar gorria. Primavera azul delako erakusketa bisitatzeko aukera dago. Art Basel Miami Beach delako azokarako 2004an egindako proiektua, Burgosko Kutxaren arte zentroko bakarkako erakusketa eta 2007ko Iruñeko Baluarten oraingo hamarkadako artista espainiarren taldeko erakusketa izan dira honako erakusketaren oinarri.
Koldo Mitxelenako erakusketa aretoan, honako ordutegian: martitzenetik zapatura, 10:30-14:00 eta 16:00-20:30; astelehen, domeka eta jaiegunetan, itxita.
Oñati
Diego Moiua oñatiarraren erakusketa ikusteko parada
Diego Moiua margolari oñatiarrak bere lan batzuen erakusketa ipini du kultura etxean. Zabalik dago apirilaren 16ra bitartean.
Bisita ordutegia: egunero, 18:30etik 20:30era bitartean.
Elgeta
Celedonio Otañoren erakusketa osatuena ikusteko aukera.

Lehiaketak

Bergara
Mendekoste lehiaketako kartel lehiaketa.
Debagoiena
Ei Gazte! logotipo lehiaketa deitu du Eusko Ikaskuntzak
Eusko Ikaskuntzako Gazteria sailaren logotipoa diseinatzeko lehiaketa deitu dute. 16-30 urte bitartekoek parte har dezakete. Maiatzaren 15a da lanak bidaltzeko azken eguna, eta 1.500 euroko saria emango dute. Argibideak, www.eusko-ikaskuntza.org webgunean.
Bergara
Mendekosteetako zapirako marrazkia aukeratzeko lehiaketa.

Bestelakoak

Arrasate

 

Haur Liburuaren eta Liburuaren Eguneko ospakizunak. Arrasateko Liburutegiak honako ekintzak antolatu ditu: Lur Korta ipuin kontalariaren emanaldia (apirilak 1, 3 eta 8, goizez), Ipuin Lapurra ikuskizuna, Ginol Taldearekin (apirilak 2, 18:00), Mugarri Estaliak: hitza, irudia eta musika delako erakusketa (apirilak 4-27) eta poesia irakurketa (apirilak 4 eta23) eta Literatura Solasaldiak, euskaraz eta gaztelaniaz. Ekintza guztiak Kulturaten.

Arrasate, Aramaio

 

'High School' musikala ikustera joango dira Iturripekoak apirilaren 4an Bilbon, Arriaga antzokian. Berau ikustera joateko autobusa antolatuko du Iturripe elkarteak, lagun kopuru nahikoa egonez gero. 8 euro da eta autobusa Aramaiotik irtengo da 16:45ean; Arrasaten eta Bergaran geldituko da. Bestetik, egun berean, Gaztela-Leongo Orkestra Sinfonikoak emanaldia egingo du Euskaldunan, eta hura ikusteko aukera ere badago. Argibideetarako, deitu 620 55 99 79 telefonora. Martxoaren 31 da izena emateko azkeneko eguna.

Eskoriatza
Liburu azoka egingo dute, eta liburuak eraman daitezke. Bat ekarri, bi eruen delako liburu azoka egingo du Udalak apirilaren 19an, eta horretarako, norberak gura ez dituen liburuak ematea eskatzen dute. Ondo egon behar dute, eta ez dituzte testuliburuak hartuko. Herritik kanpokoek ere parte har dezakete. Eskoriatzako liburutegira eraman behar dira aleok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak