Ritxar Fernandez izan zen azkarrena Oñatin

Usoa Agirre 2007ko mai. 14a, 19:48
Arrasate-Oñati lasterketak zilarrezko ezteiak bete zituen zapatuan. Eguraldi sargoriarekin, 128 korrikalari irten ziren Arrasateko Garibai pasealekutik. Lasterketak zituen 11 kilometro eta 700 metroak egin ondoren, Ritxar Fernandez oñatiarra iritsi zen lehena helmugara, 38:05eko denbora eginez. Haren atzetik, Ekaitz Osa oñatiarra eta Ramontxu Otegi tolosarra sailkatu ziren. Emakumeen artean Isabel Xisto basauriarra izan zen azkarrena, 50:20ko denborarekin.

Bero handia

Hasierako kilometroetatik, erritmo bizia jarri zuten korrikalariek. Hala, berehala, taldetxo bat sortu zen lasterketa buruan: Ritxar Fernandez eta Aitor Uribesalgo bergararra pasatu ziren aurretik, Zubillaga auzotik. Haien atzetik, bigarren talde baten, Ekaitz Osa, Ramon Otegi eta Asier Urdanpilleta pasa ziren Madalena auzotik. "Maila izugarria egon da gaurko lasterketan. Lehenengo bost tokietan sailkatu garenon artean, edozeinek zuen irabazteko aukera", azaldu zigun, amaieran, Ritxar Fernandezek.

Madalena auzotik helmugara bitartean, aldaketa dezente egon zen lasterketa buruan. Osak eta Otegik aurrera egin zuten, eta Uribesalgo, berriz, bosgarren lekuraino jaitsi zen. Kasablankatik igota, Kale Zaharra zeharkatu zuten, eta, plazara, Ritxar Fernandez iritsi zen, bakarrik.

Haren atzetik, azken metroan, Ekaitz Osa jarri zen bigarren, Ramon Otegi gaindituta.

Emakumeak

Urtero legez, emakume gutxi animatu zen Arrasate-Oñati lasterketan parte hartzera. Isabel Xisto irabazlearekin batera, Edurne Elkoroiribe (50:42) eta Mari Sol Ramos (51:32) oñatiarrak igo ziren  irabazleen podiumera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak