Realari lehen mailara igotzen laguntzeko erregua, Arantzazun

Ubane Madera 2010eko maiatzaren 29a

Agerikoa da Realak gaur, zapatua, partidu erabakigarria jokatu behar duela Villareal B taldearen kontra (Anoeta, 20:00). Horren agerikoa da ezen realzale talde batek atzo iluntzean erromesaldi bereziari ekin ziola gure ibarrean. Arantzazuko Amari lore eskaintzaren bitartez laguntza erregetu ostean, Anoetarako bidea hartu zuten, gaur eguerdian Donostiara iristeko asmoarekin.

 

Gero, bat egingo dute Donostian Realaren alde antolatutako jaiko zale guztiekin, eta besteak beste, kalejiran joango dira Anoetaraino, Realeko jokalariak iristen direnerako ongi-etorri beroa egiteko. Hortik aurrera, Anoeta beteko dutenekin batera eztarriak urratuko dituzte, talde txuri-urdinari zaleen bultzada helarazteko.

Gaur Realak hamabi jokalari izango ditu zelaian, Debagoieneko zatitxo bat tartean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak