Realaren gazte mailako txapelketako partiduak Agorrosinen eta Azkoagainen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko martxoaren 18a

Urtero bezala, Realak antolatzen duen gazte mailako hainbat futbol partidu jokatuko dira ibarrean. Hain zuzen, Bergaran eta Oñatin jokatu dira partiduok; aurten, Arrasate partidu barik geratu da, Mojategik belar artifiziala duelako.

Gazte mailako txapelketan parte hartuko dute Realak, Gipuzkoako selekzioak, Bartzelonak, Real Madrilek, Osasunak eta Frantziako Auxer taldeak. Real Madril eta Bartzelona izango dira talde erakargarrienak eta, hain zuzen ere, bi talde horiek gurean jokatuko dute.

Bi multzo

Txapelketa hiru taldeko bi multzotan jokatuko dute. Lehenengo multzoan, Gipuzkoako selekzioak Osasunaren aurka jokatuko du. Eta, partidu horretako galtzaileak jokatuko du Bartzelonaren aurka zapatuan, hilaren 22an Agorrosinen. Partidua arratsaldeko 5etan izango da.
Beste multzoan, Reala eta Auxer lehiatuko dira lehenengo partiduan. Partidu horretako irabazleak Real Madrilen aurka jokatuko du domekan, hilaren 23an Azkoagainen arratsaldeko 5etan.
Txapelketako finala astelehenean, hilaren 24an jokatuko dute Anoetan arratsaldeko lauetatik aurrera.

Futboleko lehenengo mailara iritsi diren hainbat jokalarik jokatu dute realeko gazte mailako txapelketa; tartean, Iker Casillas, Guti, Guardiola, Jordy Cruyff, Ferrer eta De la Peña. Realeko Xabi Prieto ere gazte mailako txapelketan parte hartutakoa da

Mojategin ez da partidurik jokatuko

Orain arte Realeko txapelketako partiduak Bergara, Oñati eta Arrasaten jokatu izan dira. Atxabalpek urtetan hartu du Realak Aste Santutan antolatzen duen gazte mailako txapelketako partidu bat. Baina, orain, Mojategik belar artifiziala duelako ez dute Arrasaten partidurik jokatuko. Kontua da, datorren urtean Oñatikoak egoera berean egongo direla, Azkoagainen belar artifiziala jartzeko proiektua dago-eta

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak