Realaren eta Athleticen arteko derbia jokatuko dute apirilean Bergarako Agorrosin futbol zelaian

NereaMenor 2009ko mar. 23a, 13:57
Realak antolatzen duen nazioarteko gazte mailako txapelketa apirilaren 11n helduko da Debagoienera. Realak eta Athleticek 17:00etan jokatuko dute Agorrosinen. Iaz ez bezala, aurten, Estatuko taldeek bakarrik jokatuko dute txapelketa. Normalean, Real Madridek irabazten du eta aurten azpimarragarria da talde honen baja. Athletic hainbat urtetan zehar jokatu gabe egon ostean, bueltan dator berriro ere Agorrosingo derbia jokatzera. Aurreko urtean, Bergaran ez ezik Oñatin ere jokatu zen txapelketa. Aurten, Agorrosin denez belar naturaleko zelai bakarra, Bergaran bakarrik jokatu ahal izango dira futbol partiduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak