Realak 49.000 euro baino gehiago zor dizkie ibarreko futbol taldeei

Xabier Urtzelai 2008ko ira. 5a, 13:22
Zorrak itotzear, eta Bigarren B mailara jaistea ekidin guran, Realak uztailaren 2an aurkeztu zuen Konkurtso Legea baliatzeko eskaria. Horrek eragin zuzena izan du talde txuri-urdinaren joan etorrian, baina baita Gipuzkoako gainontzeko futbol taldeengan ere, tartean debagoiendarrak.

Hala, uztailaren 31n ibarreko taldeek guztira 49.100 euroko diru-laguntza jaso behar zuten Realaren eskutik –Gipuzkoa osoan 820.000 euro–; gurean inork ez du euro bakar bat ere ikusi.


Harrobiarekin lan egiteko
Gipuzkoako futbol talde gehienek Realarekin eta Diputazioarekin duten hitzarmenari esker egiten dute lan harrobiarekin. Kategoria txikietan dituzten talde kopuruak kontutan izanda Gipuzkoako futbol talde bakoitzak diru laguntza zehatz bat jasotzen du denboraldi bakoitzean. Diru laguntza horren erdia Diputazioak ematen du –ordainketa hori eginda dago– eta beste erdia Realak. Hala, hitzarmen horri esker Realaren futbol harrobia ez da Zubietara mugatzen, gainontzeko taldeetako jokalari gazteekin ere elikatzen da-eta Reala. Ikusteko dagoena da, denboraldia hastear, diru hori jasotzeko zain dauden taldeak zelan moldatuko diren kategoria guztiekin lanean jarraitzeko.


Realak zor duena, taldeka:

 

Antzuola    600 euro.

Bergara    11.000 euro.

Aloña Mendi    10.500 euro.

Aretxabaleta    15.000 euro.

Mondra    12.000 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak