Reala irabazle nesken futbol triangularrean

Usoa Agirre 2006ko abenduaren 26a

Realak, Eibarrek eta Debagoieneko jokalariekin osatutako taldeak jokatu zuten zapatu goizean Ibarrako futbol zelaian. Arizmendi ikastolako kirol elkarteak antolatutako triangularra izan zen.

Goizean goiz izugarrizko izoztea egin arren jende asko gerturatu zen futbol zelaira.

  • Triangularreko lehen partida Debagoieneko selekzioak eta Eibarrek jokatu zuten. Ibarreko neskak gorputz eta arima saiatu arren eibartarrak gailendu ziren 2 eta 0 emaitzarekin.
  • Ondoren Realak selekzioa 6 eta 0 garaitu zuen
  • Azkenik, Eibar eta Realak jokatu zuten, pareko partida izan arren 2 eta 0 irabazi zuten donostiarrek.

Hala, lehen postuan Reala geratu zen, bigarren Eibar eta
hirugarren Debagoieneko selekzioa.

Datorren egubakoitzean gehiago

Egubakoitzean, hilak 29, nesken futbol astearen bigarren zatia jokatuko da.

  • Infantil eta kadete mailako txapelketa, Almen Futbol zelaian 09:30etik 17:00ak arte.
  • Almeneko kiroldegian, nesken futbito txapelketa.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak