Ramon Etxezarreta, Hizkuntza Politikarako sailburu ordea, Azpeitiko
Urrestilla auzokoa jaiotzez, azken urteetan Donostian bizi da. Kultura
zinegotzia izan da Odon Elortzaren Gobernuan eta baita Donostiako Kultura
ordezkari. Iaz Jaurlaritzara egin zuen salto. Blanca Urgell kultura
sailburuak deituta. Hizkuntza Politikarako sailburu ordea da. Patxi
Baztarrika ordezkatu du zeregin horretan. Biak ere, Etxezarreta eta
Baztarrika, Euskadiko Ezkerran elkarrekin ibilitakoak dira. Batek
EAJrako bilakaera egin zuen; besteak, PSE-EEra.
Oro har, euskararen gainean, euskarazko hedabideen gainean eta
gaur-gaurko politikako kontuen gainean jardungo du, gaur, martitzena
Goiena Telebistan 19:45ean.
Zuzenean galderak egin!
Ikus-entzuleek, bide hauetako edozein erabilita egin ditzakete galderak:
- Telefonoz: 943 25 05 03
- Skype bidez: goienatelebista erabiltzailea
- Facebook/goitb sare soziala erabiliz
- Mezu bat bidaliz helbide honetara: magazinea@goiena.com.
- Livestream bidez, Telebista zuzenean Interneten. Bertan, saioa ikusteaz gain, galderak egin ahal izango dituzue.