Ramon Domenek irabazi du Lehendakari saria

Mirian Biteri 2009ko ira. 20a, 22:52
Atzo, domeka, Bergaran jokatutako lasterketan erabaki zen aurtengo Lehendakari txapelketako irabazlea. Seguros Bilbao taldeko Ramon Domene izan zen azkarrena San Antonioko helmugan (02:23:38) eta lortutako puntuei esker Lehendakari saria irabazi du. Sailkapen orokorrean, Caja Ruraleko Garikoitz Bravori bi puntuko aldea atera dizkio.

San Martin sariaren probak 97 kilometro izan zituen. Hasieratik pelotoia azkar mugitu zen eta hainbat ihesaldi saiakera egon ziren; hutsean geratu zirenak. Handik gutxira, Seguros Bilbaoko Adrian Lopez eta Etente Sur Gascoigneko Remi Badoc eguneko ihesaldiko protagonistak izan ziren. Pelotoiak, baina, Asentzio igotzen hasterakoan harrapatu zituen.

Jarraian, txapelketako liderra zena, Garikoitz Bravo, ihes egiten saiatu zen, beste hiru txirrindularikin batera. Helmugaraino Naturgas Energiak lasterketa buruko eta pelotoiaren arteko distantzia kontrolatu zuen eta Bravo, Jon Izagirre taldekideaz lagunduta, garaipena lortzen saiatu zen. Baina, helmugarako 20 metro baino geratzen ez zirenean, pelotoiak, Ramon Domene buru zuela, Bravoren asmoa zapuztu zuen.

Iban Caballero, 40. postuan

Domene, esan bezala, lehena izan zen San Antonioko helmugara sartzen eta Bravo bosgarrena, denbora berean. Iban Caballero, txapelketan parte hartu duen bergarar bakarra, 40. geratu zen.

Sailkapen orokorrean, Mendiko saria Garikoitz Bravorendako izan zen eta taldeena Naturgas Energiarendako.

Oñatiko saria

Zapatuan jokatutako Oñatiko Saria-Etxeberriren oroimenezko Lasterketan ez zen ezer erabaki. 102 kilometroko lasterketak Naturgas Energiako Noel Martinek irabazi zuen. Besteak beste, Kanpanzar eta Udako mendateak igo zituzten txirrindulariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak